Politika

“Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da”

Palestine is still the issue (2002, John Pilger) dokumentaletik ateratako pasartea. Palestinarren eraso suizida batek alaba barik utzi zuen israeldar -soldadu ohi- hau (zerbitzu militarra nahitaezkoa da han). Berea da hitza

“Ez nago erotuta. Ez dut ahazten, ez dut barkatzen. Neska txikiak erailtzen dituen pertsona kriminala da, eta zigorra merezi du. Baina buruarekin pentsatzen saiatu behar dugu, ez bihotzarekin: zergatik egiten dute palestinarrek egiten dutena? Bere buruaz beste egiten duen jendeak* ez du itxaropenik, etsipena baino. Hori horrela, zeure buruari honakoa galdetu behar diozu: era batera edo bestera, zerbait egin al dut nik erokeria hau jazo dadin?

Goizean checkpointean umiliatua izan den andrearen semeak, bere buruaz beste* egingo du arratsean.

Atentatu suizida egin zuen neska* nire alaba bezain biktima da. Horretaz ziur nago. Ulertu egin behar duzu bere buruaz beste modu horretan egiten dutenak nondik datozen eta zergatik egiten duten hori. Gatazka ulertzea arazoa konpontzeko bidearen parte bat da”.

*“Bere buruaz beste egiten dutenak” eta “atentatu suizida egiten dutenak”, suicide bombers gisa azaltzen dira dokumentalean.

Standard